Sendagileak

Eizaguirre Marquínez, Emiliano

1888ko abuztuaren 8an Donostian jaiotako mediku-tisiologoa.

Munichera jo zuen ikasketak sakontzeko eta kirurgian espezializatu zen. Espainiako tisiologiako sortzailetzat jotzen da. Tuberkulosiaren aurkako borroka antolatu zuen eta Gipuzkoan tuberkulosiaren aurkakoa kontsultategia sortu zuen. Kontsultategi hura izan zen Espainian ireki zen lehena. Argitalpenei so honakoak nabarmentzen dira, kronologiaren hurrenkeran: Cirugía pleuropulmonar (1927); Tuberculosis pulmonar (1931); Primoinfección tuberculosa (1934); Tratado de tuberculosis pulmonar (1939); Supuraciones pleuropulmonares (1942); Estreptomicina, el Pas y el Tbl en la tuberculosis pulmonar (1950) eta Cáncer broncopulmonar (1952).