Ingeniari frantsesa (1832-1923). 1889ko erakusketa zela eta, bere izena daraman dorrea eraiki zuen Parisen, gaur egun Frantziako hiriburuaren ikurra dena. Europan eraiki zituen egitura metalikoek bere garaiko ingeniarien abangoardian jarri zuten. Euskal Herrian ondorengo lanak aipatu behar ditugu: Nive gaineko zubia, Baionan; Donostiako Iparraldeko geltokiko markesina handia eta trenbidearen zubia, Ormaiztegin, Gipuzkoan.