Militarrak

Eguskiza, Antonio de Alurralde

Euskal jenerala, XVII. mendearen azken herenean jaioa. Gipuzkoako nobleziako familia batekoa zen. Bere karrera militarra Amerikako lurretan garatu zen: Buenos Aires, Txile, Tucumán, etab. 1701ean, infanteriako kapitain izendatu zuten, Chacoko indiarren aurka borrokatzeagatik. Indiar hauen aurka beste kanpaina batzuk egin zituen (1704 eta 1705), Santa Ana eta Acapianto (Tucuman) lurren kontzesioa ekarri ziotenak. Tucuman probintziako gobernadore, justizia nagusi eta gerrako kapitain karguak bete zituen.