Pilota

EGURRECHEA BENGOECHEA, Francisco

BENGOETXEA III. Pilotaria. Aranon jaio zen 1934ko abenduaren 30ean. Irungo Bidasoa Txapelketan estreinatu zen 1952an. Bi aldiz Espainiako txapeldun, 1955ean Etxabe XI.arekin eta 1965ean Salaverria I.arekin. 1958tik 1962ra Frantziako kantxetan aritu zen, trinketean. 1958an, munduko txapelduna da trinketeko esku-pilotan, eta Merezimendu Zibilaren Zilarrezko Gurutzea eta Kirol Merezimenduaren Zilarrezko domina jaso zituen. Munduko txapeldunordea izan zen 1955ean Montevideon, Unanuerekin batera. Bere espezialitatea bolea da.