Iraganeko eskulan askotan erabili izan den zuhaitz-gaia, zur ere deitua. Batzuetan egur edo zur hezea behar izaten da, uztargintzan adibidez; sua egiteko, aldiz, iharra nahiago izaten da. Adaredo mozkor-erara erabiltzen da. Egurraren gunerik gogorrenari giharra edo bihotza deitzen zaio eta bigunenari, azalaldeari, olgura.
