Artista gipuzkoarra, Eskoriatzakoa, 1606an Leintz-Gatzagako San Millan parrokia-elizako Arrosarioko Andre Mariaren aldarean zizelkatzaile eta muntatzaile gisa lan egin zuena, Felipe de Goenechearekin batera. Aldare honetako erretaulak errosarioaren hamabost misterioak behe-erliebean ditu.
