1944ko apirilaren 11n Andoainen jaiotako musikagilea.
Donostiako Elizbarrutiko Seminarioko Akademian Pianoa eta Konposizioa ikasi zituen Juan Jose Iruretagoyenarekin batera. Kantu gregorianoa eta polifonia ikasketak Manuel Zubillaga eta Jose Maria Zapirainekin osatu zituen. Apaizgaitegian ikasle izan zen garaian idatzitako hainbat obra erlijioso ditu.
- ZAPIRAIN, J. M.: Echezarreta Celaya, Juan Carlos. In Casares E. (zuz. ),
- Diccionario de la música española e hispanoamericana (vol. 4, orr. 591). Madril: SGAE, 1999.
