Politikari gipuzkoarra, Eibarren (Gipuzkoa) 1924ko apirilaren 7an jaioa eta Donostian 2010eko abuztuaren 16an hila.
Peritu industrialaren karrera ikasi zuen. Kargu garrantzitsu hauek izan ditu, besteak beste: Eibarko alkatea eta Mugimenduko tokiko burua; Lanbide Heziketako Tokiko Batzordeko presidentea; Gipuzkoako Mugimenduko probintzia-kontseilaria; Gorteetako prokuradorea, udalerrien ordezkari gisa; Carbureibar, S.A.ko (Eibar) kontseilaria; Fundiciones Aurrera, S.A.ko (Eibar) zuzendari teknikoa eta abar.
