Arrauna

ECHEVERRIA OLIDEN, Claudio

1935eko azaroaren 2an Ortzaika auzo oriotarrean jaio zen arraun patroia. 1951n (15 urte zituela) Madrilgo Parque del Retiroko urmaelean egin zuen debuta patroi gisa, eta tripulazioa (Orio) Espainiako batelen txapeldun geratu zen. Estatuko hainbat txapelketa irabazi zituen bere jaioterriko (Orio) batel eta trainerillaren patroi gisa. Lehian eman zituen ia berrogei urteetan, hainbat kluben koloreak defendatu zituen: Orio, Aguinaga, Lasarte-Michelin, Tolosa, Ibarra, Txapel Aundi, Jaizkibel, Donostia, Zumaia, Zarautz, Arkote, Bermeo eta Ondarroa. Pertsona batek irabazitako banderen errekorra duela uste da, 113 hain zuzen ere. Hamahiru aldiz lortu zuen Kontxako podiumera sailkatzea. Kontxako banderak astindu egin zuen, askotariko koloreak defendatuz: 1960 Aginagarekin, 1964 Oriorekin, 1969 Lasarte-Michelinekin, 1984 Zumaiarekin.

Luis Mari ZULAIKA ISASTI