Konposatzaileak

Echeverría Aguirre, Bonifacio

Irakaslea, organo jolea eta konpositorea. Gasteizen jaio zen, 1857ko ekainaren 5ean, Donostian hil zen, 1900ko maiatzaren 19an.

Familia gipuzkoarra izanik, Felipe Gorritirekin ikasi zuen Tolosan eta gero Madrilen, Musika Eskola Nazionalean. 1882an lehiaketa bati esker Donostiako San Bizente Parrokian organista eta kaperako maisuari dagokion postua eskuratu zuen. Lehendabizi Solfeoko irakaslea izan zen eta 1884az geroztik Armonia irakaslea eta Donostiako Udal Akademiako zuzendaria. Euskal Herria aldizkarian ere lan egin zuen 1883tik 1900ra bitartean.

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Sociedad General de Autores y Editores, Madril, 2000.