Ingeniariak

Echanove y Echanove, Francisco Antonio

Ingeniari eta agronomo gasteiztarra. Gasteiz, 1797 - Burgos, 1895-06-3.

Ingeniariak nagusi izan ziren sendia batetik etorritako izanik (Euskal Herrian eta Gaztelako iparraldean jarduna izanak), bere bizitza, alo batzuetan behintzat, Manuel de Echanove bere aita ingeniariaren jarraitukoa izan zen. Bergarako Nobleen Errege Seminarioan ikasi zuen, agian 1811tik 1816ra bitartean.

1820an Madrilgo Errepide eta Ubideen Ingeniarien Eskola Berezian, urte horretan Kidego honen berrezarpenarekin bat etorriz, ikasketak hasteari ekin zion. Behin ikasketak burutzean, Bizkaiko Aldundiak bere Jaurerrian sortu zuen burdinola zaharren industriarekiko hobekuntza eta sustapenerako "Labranza esperimental de ensayos" izenekoan Zuzendari bezala jardun zuen. Ordurako, 1829an, sektorea, burdina ekoizteko moduetan berrikuntza teknikorik bereganatu egin ez izateagatik jada krisian aurkitzen zen. Aldundiak teknika moderno horiek Europatik ekarri zitzaketenarekiko aukera azaldu zuen (ikatz minerala eta labe garaiak bezalakoek) eta "Comisión de mejoras en la elaboración del hierro" izeneko Batzordeari babesa eman zion. Echanove batzorde horretara batu zen.

Ez da posible bere parte hartze horren garrantziaz jabetzea arinago 1830ean Gernikako Batzordeak argitaratutako Informe sobre modificaciones en las forjas para mejorar la fabricación del hierro izeneko bere azkeneko txostena aipatu gabe. Echanovek Anunzibay eta Bediako burdinoletan bere saiakerak hasi zituenean, nekazal- eta lantegi-instalazio ugari ezagutzera eramango zuen Frantzia eta Italiatik zeharreko bidaia hasi zuen, bere helburua siderurgia-teknika izanik. Ildo honetan garrantzitsuak izan ziren frantziar metalgintzaren, honek antzinatean bezala ikatz begetala zerabilen arren, etekin handiagoak ikustea ahalbidetu zien Foix eta Toulouseko burdina-galdategietara egindako bisitaldiak. Frantziarren teknikak etekina hobetzea zekarren, Echanovek bere txostenean bizkaitar esparrura egokituko zuena ("zaharkitua" zeritzan lantegi-antolaketa ere aldatu egin zuen); hori bai, ez zekarren hainbeste arrakasta izango zuen ingeles sistemaren itxurako (ikatz minerala eta labe garaiak) burdina egitearekiko sistemaren eraberritzerik. Edozein kasutan, euskal burdinolen atzerapenaren zioak ulertzeko Europan ziren metodoen ezagutza nabarmen egiten zen (izatez, "ingeles eraz" egindako aldaketek ez ziren Euskal Herrian XIX. mendera arte sartu).

1833ko martxoan, Echanove gazteak Euskal Herria eta siderurgia utzi egin zituen, gaztelar aroari hasiera eman eta bere zaletasunik handiena izango zenari ekiteko: nekazale-ustiaketa. Nava de Camposeko urmaeleko (Palencia) isurbide-egitasmoaren zuzendari kargua onartu zuen, tartean eragozpen asko jasan beharra izanik (lanak espetxeratuei agindu zitzaizkien). Azkenean, ez zuen eragozpen burokratikoak, ez lurraldeko nekazarien aurkaketa gainditzea lortu, eta behin urmaela lehortuz bere lurra egokitu ondoren ustiatzeko hasierako egitasmoa izan zena, alboratua izan zen. 1837an bere lehenbiziko nekazale-ustiapena ezartzearen bururakizunak, Dueñaseko Ubidearen esklusetariko baten jauziaz baliatuz irinola eraikitzearenak alegia, erakarriko du; amerikarra izeneko lurrun-indarrez edo gurpil hidraulikoz mugitutako tresneria bidezko garbiketa, eioketa eta galbahetzea bideratzen zituen sistemaren bitartez ziharduen. "Teknologia-sistemaren inportazioaz" hitz egin zitekeen, zalantzarik gabe, eta izatez, urez mugitutako Gaztelan ezarritako bere mailako lehen lantegia izan zen.

Herri lanetan eta industria-esparruan Echanoveri burdinbide eta errepideen eraikuntzen mantenuari buruzko zituen ezagutza egiaztatutakoengatik sarri deitu zioten. Berrogei urte buruan zenean, oihartzun handia lortu izan zuten txostenak idatzi zituen: 1841ean bere Burgoseko kargu berritik, Frantzian ikusitako aurrerapenak sartzen zituen Reglamento para el servicio de camineros en la conservación de caminos garatu zuen; bertan jakintza-maila handia adierazten zuen eta Gasteizko Udalaren eskariz, 1852an Ferrocarril del Norte izenekoaren burdinbidea diseinatu zuen, Ebro-Bidasoa tarteari zegokion eraikuntza lanak, ekonomia- eta baita egikaritza-ikuspegitik ere egokiena litzatekeen bilbotar enpresa bati esleitua izanik.

Nahiz eta errepide- eta industria-esparruetako bere aholkularitzen arrakasta izan, herri lanek ez zuten Echanoveren handinahitasuna asetu eta 1855ean bere Ingeniari Kidegoan zuen kargua borondatez utzi egin zuen. Egikari honen ostean Burgoseko eta Palentziako baserri-munduaren onuratan Madrilgo funtzionario-bizitzari uko egin eta bere nekazale-zaletasunetan bete-betean jarduteko Echanoveren nahia agertzen da. Eta, egitez, Echanovek (San Isidoro de Dueñas Beneditarren Monastegi zaharrean) laborantza-ikerketetarako "Granja del Pasatiempo" zeritzona ezarri zuen, eta zientzia agronomoa hedatzera nabarmen lagundu zuen, egia esate aldera ekarpen berririk eta ikerketarik ere nekez egiterik izan zuen arren; hau da, ez zuen agronomia prestakuntzarik izan. Nekazaritzari buruz egin eta garai harta argitaratu zituen liburuxkak Memoria sobre el cultivo de la remolacha (1859) y Medios prácticos para la fabricación de vinos tintos y claretes (1865) bezalako izenburuak zituzten; baina azukrearen eta mahatsaren industria-izaeraz diharduena egia baldin bada ere, aplikazio hori bazter uzten du, aldiz laboregintzarekin zerikusia duten arloetara mugatzen da --lurrak, laboreak, haziak, biltegiratzea, aldiak eta ereintza-metodoak, etab.

Bere azken egunetara arte, Echanovek gogo biziz agronomiaren gizarte- eta gizabide-arloen alde jardun zuen, bai urtegien onbideratzearen bitartez zela edota laboragintza arrazionalak sustatuz. Arrakasta, aldiz, gutxitan izan zuen, behar bada bere enpresen izaera eraberritzaile eta ausartagatik. Burgosen hil zen 1895ean, bere ehun urteak nola ospatuko zituenaz jada pentsatzen zuenean.