Pianista gipuzkoarra, Azkoitian 1860an jaioa eta Guanabacoan (Kuba) 1926an hila.
Piar Eskoletako organista eta irakaslea, Guanabacoako Lizeoko Deklamazio Saileko zuzendaria izan zen. Halaber, Kontserbatorio Nazionaleko irakasle eta Habanako Euskal Orfeoiko zuzendari izan zen. Ignacio Cervantesekin piano duo bat osatu zuen.
