Literatoak

Echániz Arambarri, Nemesio Agapito

Erratzu, Artiz'tar Xabier, Amillaitz.

Azkoitian (Gipuzkoa) 1899ko abenduaren 19an jaiotako euskal idazlea. Donostian zendu zen, 1982. urtean.

1911tik 1912ra bitartean Lekarozko (Nafarroa) Eskolan ikasi zuen eta 1912tik 1924ra Comillaseko seminarioan (Santander). Euskaraz idazten hasi zen Argia eta Eusko Esnalea aldizkarietan. Gero olerkari berritzaile eta ausart bezala eman du ezagutzera bere burua, forma zein edukia jorratuz. 1967an antologia poetikoa argitara eman zuen Lur berribilla izenburupean eta bertan aparteko olerki dotore ugari biltzen ditu (416 or.).

Juan Maria Echaniz musikariaren iloba, Azkoitian bere osabarekin organoa jotzen ikasi zuen. Musika pieza profanoak zein erlijiosoak idatzi zituen, horietako askori euskarazko testuak gehitzen zizkielarik. Batzuk aipatzekotan, Arantzazuko Ama Birjiñari eskainitako orkestra eta korurako Zapi zuria ereserkia, edota Kanta-kantari kantu bilduma, 1952an Bilbon Ordorikak argitaratua.

Horrez gain, lan dramatikoak egin ditu, Izeko aberatsa, Irulearen negarra, (1952), Euskal-Antzerkiak, (1958) eta beste batzuk: Gabak zekarren eguna, Maite ere neurriz, Zotzean bizia eta Gabon Zauria. Ruiz Añibarroren Mujeres en Berrigarria lana euskaratu zuen Ito edo eskondu izenburupean, eta gero "Jarrai" taldeak antzeztuko zuena Donostian. 1961ean berak egindako Curso de Vascuence kaleratu zuten CCC Akademiaren diskoetan.

BEL

  • LEIÑENA, P.: Echániz Arambarri, Nemesio. In Casares, E. (zuz.), Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana (4. alea, 581 or.). [Madril]: Sociedad General de Autores y Editores, 1999.
  • URKIZU, P.: Nemesio Etxanizen 100. urteurrena dela eta.
  • ERESBIL: Autoritateen datu basea.
  • ERESBIL: Partituras de música vasca: catálogo. Konsulta Eresbilen.

MIE

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Nemesio Etxanizi buruz.