Sendagileak

Echandi, Mauricio

Medikuntza, Kirurgia eta Farmaziaren ikasketa-plana taxutu zuen protomedikua. Hiru urtez jardun zuen erregeak izendatutako mediku gisa. Dena den, denbora horretan guztian ez zen Nafarroan izan, izan ere, erregeak Gibraltarrera bidali zuen bertan zegoen ejertzito setiatzailea artatzeko. 1785eko azaroaren 25ean hil zen.