Euskal jatorriko idazlea, Reseña histórico sobre los preliminares del Pacto de Vergara, Madril, 1849 idatziaren egilea. "El arriero de Bargota" ezizenaz ezaguna, bera izan zen, merkantzien trafikoan aritzen zelako eta esparru liberal eta karlistara sarbidea zuelako, Espartero eta Marotoren arteko bitartekari lanak egiten zituena, Bergarako Hitzarmenean amaituko ziren negoziazioak hasteko.
