Arkitektoa, Donostian 1923ko urriaren 22an jaioa eta 1994an hila.
Madrilgo eta Bartzelonako Arkitektura Eskolan ikasi zuen (1955). 1963an Toki Administrazioko Ikasketa Institutuko Hirigintzako Teknikari Diploma lortu zuen. 1963 eta 1966 artean, Madrilgo Arkitektura Eskolako proiektu-irakasle izan zen, eta, 1967tik, irakasgai bereko irakasle Iruñeko Arkitektura Eskolan. El origen de la forma en Arquitectura liburuaren egilea da.