Literatoak

Ecenarro, Juan

Euskarazko idazlea. Antzuolan (Gipuzkoa) jaio zen, Antigua auzoan, 1890eko ekainaren 26an. 1945eko urtarrilaren 19an hil zen, Irunen.

Ofizioz abarketagilea zen eta Irunen bizi zen. 1916 eta 1924 artean Euskal-Esnalea aldizkarian eta Bidasoan kolaboratu zuen "Txori-Txiki" izengoitiarekin. 1918an accesita jaso zuen Donostiako Lore Jokoetan Patxi arro konposizioagatik; 1924an, ohorezko aipamena Gure Herria "lehiaketan, Agur Bidasoa olerkiagatik. 1936an Hendaian erbesteratu zen eta 1944an Irunera itzuli zen.