Ekaitzaren, suaren, uholdeen eta urakanen jeinuari ematen zaion izena, Gipuzkoako Goierrin. Haren ahots isila baina ikaragarria entzuten da, harriabarra gerturatzen denean, suteek inguruak suntsitzen dituztenean, ibai baten uholde bortitza datorrenean eta basoan haizeteak jotzen duenean. Beste izen hauek ere baditu: Egata (Zegama), Ereeta (Azpeitia), Erots (Arakil). Ereetan bizarrak sutan dagoen basoan edo eraikinean gora doazen sugar-uhinak dira.
