Militarrak

Dusmet eta Du Blainell, Jose Maria

Brigadier nagusia, Madrilen jaioa eta hila (1815-1876). Lehen karlistaldian Oñati, Markina eta Huesako ekintzetan izan zen. Montemolinisten altxamenduan, Nafarroako kapitaintza nagusiko estatu buruzagitza nagusia hartu zuen.