Atletismoa

DURÁ, Vicente

1908ko irailaren 27an jaiotako atleta gipuzkoarra. Velocista-vallista, 400 metroetako Espainiako txapeldun geratu zen 1927an 52.8 denborarekin. Bi aldiz gainditu zuen Espainiako 300 metroko errekorra (37.6 1927an eta 37.0 1928an), eta 200 metro hesikoa berdindu zuen (28.6 1929an). 400 metro hesietan lehen euskal atleta izan zen ofizialki minututik jaitsi zena (1930ean 59.2), aurreko urteko Andres Iguaranen 59.6a ez baitzen homologatua izan garaiko araudiaren arabera (hesi bat botatzeagatik). Beste marka batzuk: 11.6 (1930), 23.6 (1928), 52.0 (1929) eta 2.06.1 (1927).

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)