Kimikariak

Dorronsoro Y Ucelayeta, Bernabe

Euskal jatorridun kimikaria, Madrilen 1860an jaioa. 1925ean zendu zen.

Madrilgo Unibertsitatean Farmazia ikasketak egin zituen. Lehiaketa bitartez Granadako Farmazia Fakultateko fisika tekniko eta kimika-analisi Katedra irabazi zuen, Fakultate horretako Dekanoa ere izatera iritsiz.

Madrilgo Zientzia Zehatz, Fisika eta Natura-zientzietako Errege Akademiako taldekide ere izan zen, Frantziako eta Alemaniako Kimikakoen taldekide, eta Fisika eta Kimikaren Espainiar Sozietatearen sortzaileetariko bat ere. Bere idatzien artean Fisika praktikoari buruzko Ikasturterako liburua eta Azterketa kimikoari buruzko liburu bat ere.