Iñaki Dorronsoro Plazaola, ingeniaria eta kudeaketa eta sustapen teknikaria, Ataunen 1947an jaioa.
Bilboko Industria Ingeniaritzako Goi Eskolan hezia, 1973tik bere ibilbide profesionala Mondragon Taldeari lotuta egon zen, kudeaketaren eta sustapenaren ingeniaritzaren esparruan.
LKS Taldearen sortzaileetako bat izan zen 1989an, eta zuzendari nagusia 1991 eta 1998 artean. Azken urte horretan, Mondragon Corporationeko Hezkuntza, Ikerketa eta Kudeaketa Korporatiboko Eredua arloak hartu zituen bere gain, eta Zientzia eta Teknologia Planen formulazioan eta jarraipenean ere parte hartuko zuen. 2002an, MIK (Mondragon Investigación en Gestión) zentroa bultzatu zuen, eta, gero, haren lehendakaritza eta zuzendaritza hartu zituen.
Mondragon Unibertsitateko, Ikerlaneko eta Idekoko Kontseilu Errektoreetako kidea izan zen, eta Ezagutzaren Klusterraren eraketan parte hartu zuen. Irakasle laguntzaile gisa aritu da Mondragon (bertako Kontseilu Errektoreko kide izan zen), Deustu eta Lancasterreko unibertsitateetan.
Estrategia, lehiakortasuna, antolaketa, berrikuntza, ekintzailetza, enpresa eta kudeaketa ereduak dira hausnartu eta idatzi dituen gaiak. Aldi berean, jakintza lantzen du hainbat arlotan (Soziologia, Ekonomia, Historia, Zientziaren Filosofia eta Antropologia).
2012tik 2020ra Eusko Ikaskuntzako lehendakaritza bete zuen, eta bertan bere egitura eta norabide estrategikoen eraldaketa sakona gidatu zuen.
Gaztetan, xabalina jaurtiketaren espezialitatean nabarmendu zen: euskal errekorra 1970 eta 1975 artean, eta behin aukeratu zuten nazioarteko.