Arkitektura

Donostiako Udaletxea. Berria

Donostiako udalaren egoitza Alderdi Eder parkearen bukaeran eta bertara begira dagoen eraikin handi eta monumental batean kokatzen da (43º19'17.40" I 1º59'08.58" M).

Eraikin bitxia da hirian duen kokalekuagatik, Kontxako Pasealekuko erreferentzia arkitektoniko nagusi bat izanik hiriaren fondoko eszenografia baten antzera agertzen da. Fatxada nagusiak Alderdi Eder parkeko lorategien antolamendua mugatzen du, hauek udaletxeko eraikinera sarrera osatzen dutelarik. Aurrealdeko fatxadan plataforma handi bat aurkezten du, lorategi eta eraikinaren arteko lotura eginez. Hiri-elementu honek Kontxako Pasealekuaren eta Boulevardaren bukaera adierazten duen gorputz nagusia da. 1882 eta 1887. urteen artean eraikia Luis Aladrén eta Adolfo Morales de los Ríos-en proiektua jarraiki, garaiko arkitektura frantsesaren influentzia nabarmena da, bere itxura eta barne distribuzioaz gain, bere kokalekuan ere, uda hiri baten badiako paisaia naturalaren barnean eraikia.



Ver mapa más grande

Bai bolumenen antolaketan nola apainduretan hainbat estiloren eragina antzematen zaion estilo eklektikoko eraikin hau antzina kasinoa izan zen, 1947. urtetik aurrera udaletxea bada ere.