1886ko abuztuaren 4an Astigarragan jaiotako idazle, konpositore eta txistularia. 1964ko abuztuan hil zen.
Afrikako soldadutzatik itzultzean, sakristau kargua lortu zuen. Iztuetaren obran eta bereziki txistuan aditua izan zen, eta Gipuzkoako dantza solteko txapelketan epaimahaikide izan zen. Literarioki Argia eta El Día de Donostia, eta Bilboko Euzkadi lanetan egindako kolaborazioengatik nabarmendu zen, "Txadon zai" ezizena erabiliz. Herri jolasetako eta bertso lehiaketetako epaimahai ugaritako kide ere izan zen eta herriko baserritarren sindikatuaren ardura hartu zuen. Bertako Batzokiaren sortzaileetako bat zelarik, Gerra Zibilaren amaieran atxilotu egin zuten, Ondarretako espetxean hainbat hilabete pasatuta. "Astigarragako filosofo txikia" ezizenez zen ezaguna, Arturo Campión idazlearen izengoitiz.
- ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/SAN-07. [s.n. ]. Astigarragako jaiak 59: Txomin San Sebastian. El Diario Vasco. Prentsako errekortea, 1983ko uztailaren 20a.
- ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/SAN-07. Arreche, J. de. (1964). Chomin el chistulari. De Berceo a Carlos Santamaría.
