Euskal arkitektoa, Donostian 1911ko ekainaren 19an jaioa. Arkitektura ikasketak Madrilen egin zituen. 1946 eta 1964 artean, Madrilgo Arkitektura Eskolako irakasle laguntzailea eta Proiektu Katedrako arduraduna izan zen. Hona hemen bere lan batzuk: Niño Jesús, de la Estrella, Vallehermoso eta Moratalaz auzoak (Mádrid); Donostiako Tenis Errege Klubeko pista estalia; Moratalazeko Andre Mariaren parrokia; Zazpi Tximinien Etxea zaharberritzea (Madril), etab. Donostiako Estadio Municipal Lehiaketan, San Mameseko Futbol Zelaiaren Lehiaketan (Bilbo) eta Labradoreseko Círculo Etxetxoan (Sevilla) Lehen Saria lortu zuen.
