Futbola

DOMÍNGUEZ OTAEGUI, Juan

1983ko abenduaren 29an Donostian jaiotako futbolaria. Aurrelaria. San Patriziotik zetorrela heldu zen Realera, haurtzaroan. 2001eko urriaren 17an egin zuen debuta txuri-urdinen bigarren taldearekin, Aurrera Federazio Kopako Aurrera B partidan (2-3). Guztira 81 norgehiagoka jokatu zituen filialarekin, eta 25 gol sartu zituen. 2003ko abenduaren 16an egin zuen debuta lehen talde txuri-urdinarekin, Alavesen aurka, Errege Kopako partidan. 2005eko martxoaren 2an estreinatu zen Lehen Mailan, Real-Zaragoza partidan (2-1). 2006ko urtarrilean Eibarrera joan zen utzita, eta udan Real Unionera joan zen, utzita, orduan ere. Realarekin lau partida ofizial pilatu ditu.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)