Sendagileak

Díaz Inzunza, Eloísa Rita

Arbaso euskaldunak zituen mediku eta idazle txiletarra. Santiagon (Txile) jaio zen 1866an eta 1950ean hil zen.

Txilen tituludun lanbidetan graduatu zen lehen emakumea izan zen. Revits Médica aldizkarian kolaboratu zuen eta hainbat lan argitaratu zituen, horien artean bi hauek: Breves observaciones fisiológicas sobre la aparición de la pubertad en la mujer chilena (1887); Estudio sobre la mujer (1888).