Futbola

DÍAZ DE CERIO CONEJERO, Iñigo

1984ko maiatzaren 15ean Donostian jaiotako futbolaria. Aurrelaria da. Sporting Herrera taldetik heldu zen Realera, gazte adinean. 2003ko otsailaren 9an egin zuen debuta Reala Brekin, Cultural de Durango-Real Sociedad B partidan (2-2). Txuri-urdinen bigarren taldean 87 partida jokatu zituen eta 41 gol sartu zituen. 2006ko otsailaren 12an egin zuen debuta lehen taldearekin, Atletico Madril-Reala partidan (1-0). Guztira, orain arte (2007ko otsaila) 16 partida jokatu ditu lehen taldearekin, eta horietan 5 gol sartu ditu. Oraingoa, 06 / 07, bere lehen denboraldia da Realean. Giza eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)