Farmazialariak

Demolon, Samuel

1865eko abuztuaren 11n Saint-Lambert (Ardennes) hirian jaiotako farmazeutikoa. 1933. urtean hil zen.

1887an Pariseko goi-eskolan graduatu zen.

1888an oposizioak irabazi eta Pariseko ospitaletan lan egin zuen barneko modura. 1889an Pariseko ikasleen Elkarte Orokorreko presidenteorde izan zen eta Pariseko "Société chimique" elkarteko kide. 1890ean barneko farmazeutiko gisa aritu zen "Maison départamentale de Nanterre" delakoan. Sorbonan sartu zen Zientzia Fisikoen doktoretza erdiesteko asmoz, baina 1891n ikasketak utzi zituen Baionako (Lapurdi) "Le Beuf" farmazia eta drogeriaren zuzendaritza hartzeko. Lapurdiko hiriburua probintziako antisepsi gune bihurtu zen, izan ere, saponinaren harrikatz-mundrunean, beste propietate batzuen artean, azido fenikoa aurkitu zen. M. Chastangekin batera idatzi zuen Les Albumines urinaires et leur différenciation lana.

Ikus. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (datarik gabe > 1906).