Biologoak

Dargelas, Raymond

Bordeleko museoko zuzendariorde. Saint-Espriten jaio zen 1762an, Baionatik hurbil eta Bordelen zendu zen 1852an.

Zientzia arloko laguna izan zen eta 1797an Société de l'Histoire Naturelle izenpean batu ziren Akademia zaharreko kideetako bat. Akademia zaharra iraulatzaren ondorioz desagertu egin zen. Bizi osoan zehar Natura Zientziak aztertu zituen baina entomologia izan zen bere berezitasuna. Zientzia horren harira entomologo trebeenak ezagutu zituen, haien artikuluetan behin baino gehiagoan bere izena agertzen delarik. Bere behaketak agian ahantziak dira. Dena den, beti oroituko da bere bizia arriskuan jarriz Latreille ospetsuaren bizia salbatu zuela.

Erref. DUCERÉ Edouard. Dictionnaire historique de Bayonne, 2 vols. Bayonne: 1911-1915.