Literatoak

Damborenea Imaz, Gregorio

Tolosan, 1864ko maiatzaren 9an jaio zen. 1880an Gastezko Apaizgaitegian sartu zen. Hainbat alditan Gasteizko Katedraleko organista lanposturako oposaketetara aurkeztu zen, lortu gabe. Garai honetan bere eliza-ikasketak bertan behera uztea erabaki zuen, musikara esklusiboki ekinez. 1889an eta Felipe Gorritiren gomendioz, Bilbora abiatu zen bertako Santiago Basilikan bere laguna Aureliano del Vallerekin lan egiteko. 1890ean Bilboko Abesbatz Elkarteko Musika Akademiako zuzendari lanpostua lortu zuen eta, ondoren, 1898an sortutako Laurak Bat orfeoiko zuzendari kargua bere gain hartu zuen ere. Talde honekin arrakasta handia lortu zuen. Eresbil artxiboan bi ahots eta pianoarentzat konposatu zuen Zortziko a la Virgen de Izaskun obra gordeta dago.

  • Bello Portu, N. Damborenea Imaz, Gregorio. En Personajes de mi país (p. 48-50). [S.l : Pax], 1992.
  • ERESBIL. Partituras de música vasca: catálogo. Consulta en Eresbil.