Donostian jaio eta Madrilen hildako euskal aktorea. Batez ere antzerkigintzan aritzen zen, lehenengo aktore gisa eta gero zuzendari gisa. Maribel Belastegi eta Juan Mari Seguesekin batera Orain taldea sortu zuen. Ondoren, Bartzelonara joan zen, eta hainbat talderekin egin zuen lan, besteak beste, Els Joglarsekin eta Madrilekin. Juan Luis Mendiarazen Petit Casino film laburrean (1986) eta Jose Maria Tuduriren Crónica de la Guerra Carlista (1872-1876) filmean (1988) parte hartu zuen.
- LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Euskalduntasuna zineman (pertsonak), Donostia: Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999.
