Pilota

CORTÉS GOITIA, Gaudencio

Euskal pilotako jokalaria zesta punta modalitatean. 1930ean eta 1935ean espezialitate horretako Espainiako txapelduna izan zen; 1930ean, 1931n, 1933an eta 1935ean Gipuzkoako txapelduna; 1934an Nazioarteko Torneoko irabazle absolutua, Getarian, Lapurdin, beti ere Donostiako Fortuna Kirol Elkartea ordezkatuz. Erref. «Diccionario de los Deportes», Madril, 1955, p. 1.023.