Zuzendariak

Cordero Castaños, Juan (1978ko bertsioa)

Zuzendari maisua. Elgoibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1927an. Musika ikasketak egiten ari zela, sari bikainak lortu zituen pianoko, ganbera musikako, harmoniako eta konposizioko ikasgaietan. Ceutako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izan da, eta Bartzelonako eta Bilboko Udal Orkestren buru jarri da, behin eta berriz. Armadako Musika Militarren zuzendari maisua da, kapitain graduazioarekin. Bilbon bizi da, eta 1962tik Koru Elkartea zuzentzen du. Bizkaiko Gobernu Militarreko Musika Bandako kapitain zuzendaria da. Ia erabateko dedikazioa du zuzendari lanetan, eta ez du ia aukerarik ematen konposatzeko, baina hainbat lan idatzi ditu, horietako batzuk Euskal Herrikoak.