1872ko abuztuaren 1ean Meudonen (Seine-et-Oise) jaiotako medikua. 1900. urtean lortu zuen doktoretza Pariseko Medikuntza Fakultatean Recherches sur le développement des fibro-myomes utérins tesiari esker. Pariseko "Salpétrière" ospitaleko laborategiko buru izan zen. Zientziari buruzko hainbat argitalpenetan kolaboratu zuen. Miarritzen (Lapurdin) aritu zen mediku gisa.
Ikus. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (datarik gabe > 1906).
