1974an Donostian jaio eta Bilbon bizi den artista gipuzkoarra.
Arte Ederretan lizentziaduna da, Pintura eta Ikus-entzunezkoen espezialitateetan, EHUn. 1995ean EHUk bere obretako bat erosi zuen. 2000. urtean Bilbao Arteko tailerretan lagapen bat izan zuen eta urte horretan bertan Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako sorkuntza artistikorako beka bat lortu zuen. Orain arte bakarkako hiru erakusketa egin ditu, bat Bermeo eta Gernikan zehar (1996), beste bat Gipuzkoako Banco Central Hispano-ko Erakusketa Aretoan (1997) eta azkena Red izenburupean, Eibarko Portalea Kultur Etxean (2000). Bere lana finalista izan zen Abanto eta Zierbenako VII. Pintura Lehiaketan (1997 eta 1999). Besteak beste, 4+1 kolektiboetan edo Bilboko Amasté Galerian Propileo (1996), Errioxako Sajazarraren Arte Plastikoen VII. Erakustaldia (1996), IX Imagínate Euskadi (Bilbo, Gasteiz eta Donostia) (1996), Gasteizko Araba Aretoan Imagen/imágenes, United Bcolors of. Durangoko Kultura Aretoan, X. Ikus-entzunezko Erakusketa Bilboko BBV Aretoan (1997), Arte Ederrak 98 Zarauzko Sanz Enean, Erasmus 98 Gasteizko Araba Aretoan (1998), Artista Berrien XXXVIII. Lehiaketa Donostiako Koldo Mitxelenan, II. Eskultura Lehiaketa Villabonan (1999) edo Bilbon (1999).
