Atletismoa

CILLERUELO PAVÓN, Cipriano

1909ko urriaren 12an Salamancan jaiotako atleta. Gipuzkoako Federazioa ordezkatuz, probintzietako errekorrak hautsi zituen, 5000 eta 10000 metrokoak 15.39.8 (1936) eta 33.54.0 (1934) metrorekin, baita 3000 metro oztopokoak ere 10.02.2 (1936) metrorekin. Hiru aldiz izan zen kroseko txapeldun probintziala (1931-32-36). Beste marka batzuk: 2.06.8 (1930), 2.46.8 (1928), 4.13.0 (1936), 9.09.8 (1936) 800, 1000, 1500 eta 3000 metrotan.

Espainiako 5.000 metroko txapelketa irabazi zuen Gipuzkoa ordezkatuz 1932an 16.12.0ko denborarekin eta 1934an 16.20.4ko denborarekin.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)