1906ko maiatzaren 6an Orion jaiotako atleta gipuzkoarra. 3 aldiz izan zen Espainiako txapeldun (krosean 1932an, eta 1500 eta 10000 metroetan 1933an). Espainiako errekorrak hautsi zituen 1500ean (4.09.2 1933an), 2000n (5.54.6 1928an) eta 3000 metroan (8.59.8 1928an). 2000 metrotan bere errekor probintziala hobetu zuen 1934an (5.53.4) baina jada ez zen errekor nazionala (segundo bat gutxiagoan zegoen), 5000 metrotan errekor probintziala ere lortu zuen (15.43.6 1933an). Hiru aldiz izan zen kroseko txapeldun probintziala (1928-29-33). 1960an hil zen.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
