1949ko urtarrilaren 29an Zarautzen (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Aurrelaria. Endisesan jokatu ostean, Sportingera iritsi zen 67 / 68an, eta hiru denboraldiren ostean, Lehen Mailara igotzea lortu zuen. Talde asturiarrarekin beste sei urtez maila gorenean egon ondoren, Athleticek fitxatu zuen 1976an, eta hurrengo lau urteetan elastikoa defendatu zuen. San Mamesen 115 partida ofizial jokatu zituen, 26 gol sartuta. Bere futbol-ibilbidea Herkulesen bi kanpainarekin amaitu zuen, 1982an botak zintzilikatzeko. Internazional absolutua Espainiako selekzioarekin 15 aldiz. Euskadiko selekzioaren konpromiso batean parte hartu zuen.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)
