Pilota

CHORTENAS, Hermanos

Pilotariak. «Chortenas» anaiak, I, II eta III. Jose Maria, Juan Jose eta Jose Domingo Larrañaga Oikian jaio ziren, Zumaiako auzoan. Parrokiak arkupe ezin hobea dauka pilotan jokatzen hasteko eta hantxe egin ziren jokalari. Nagusia, atzelari postuan zegoen eta txikia, Jose, aurrelari postuan. Atzelaria torpotea zen eta partida hasi eta gutxira neke sentsazioa ematen zuen bezala, txikia, aldiz, oso solte eta azkarra zen. Bere izaeran alde handia zegoen, zeren eta, lehenengoa isilik zegoen bitartean, bestea ikaragarrizko berritsua baitzen, eta bere lagun guztien jokoa kalifikatzen zuen beti.