Arkitektura

Chivite upeltegia. Cintruenigo

Cintruenigon kokatzen da Chivite upeltegiaren egoitza. Cintruenigo Nafarroako udalerria da, Iruñatik 99 kilometrora dago eta 7.636 biztanle ditu. Udalerriaren izen ofiziala eta euskal izen arautua Cintruenigo bada ere, hainbatean Zentroniko erabili izan da. Cintruenigok, Corellarekin egiten du muga iparraldean, Fiterorekin mendebaldean, eta Tuterarekin ekialde - hegoaldean. Bertako klima mediterraniar kontinentala da, Ebro ibarreko udalerri guztiek bezalaxe.

Moneoren upelategi berria, aldiz, Arinzano eskualdean kokatzen da, Nafarroa iparraldean Lizarratik minutu gutxitara dagoen Aberin herriaren alboan (383 biztanle). Mikroklima ezberdinetako eskualdea da, eta ezaugarri honek egokia egiten du mahatsa lantzeko. Klima ezberdinak nahasten dira bertan: mediterraneo - kontinentala, Ebro ibarrekoa eta klima ozeanikoa.

1647.urtean Juan Chivite Frías-ek ekingo dio famili negozio xumeari, 1791ean José Chivitek eta 1816an honen seme Claudiok hartuko dute testigua. 1872an eraikiko da Cintruenigoko upeltegia (gaur egungo kokapen berean) eta Frantziara esportatzen ere hasiko dira. Asko izango dira upelategiak izan dituen izenak, "Felix Chivite" bezala 1877an, ala hau hil zenean, bere emaztearen eta semeen izenean.

1930an Juan Chivitek hartuko du familiko enpresaren gidaritza, eta gerra pasa ondoren, 1948an upelategiaren erabateko berrikuntza planteatzen du. Hemendik aurrera etengabeko hazkuntza prozesuari ekingo zaio: 1967an Nafarroako ardoen kontseilu erregulatzailea sortzen da, 1975ean Gran Feudo ardoa merkaturatuko da.

1988an burutuko da azken iraultza handia. Ardoaren prozesuan teknologia berri modernoak eguneratuko dira, eta horretarako, nafarroa iparraldean "Señorio de Arinzano" eremuaren jabe bilakatuko dira eta bertan Rafael Moneori enkargatuko zaio upeltegi berria eraikitzea.

Chivite upelategiak, berrikuntza, ikerketa eta traidizioa uztartu ditu bere historian zehar, eta honek gaur egun duen maila gorena garatzea ahalbidetu du. Julian Chiviteren zuzendaritzapean, Nafarroako bodegarik zaharrena denak, sona handia lortu du mundu osoan. Bost kontinenteetako 48 herrialdetara ardo nafarra zabaldu du Julianek, bere aitona Claudiok Espainian eta Frantzian Chivite ardoaren merkaturatzea finkatu ondoren.

Arinzano jaurerria, Chivite upeltegiak orain dela urte batzuk hazten jarraitzeko aukeraturiko eremua da, bertan eraiki da Rafael Moneoren upeltegi berria. Bertan, arkitektoak château frantziarraren kontzeptua gauzatzen du.

Ingurunean aurrez dauden eraikinak integratuko ditu:

  1. XVI. mendeko defentsa dorrea
  2. XVIII. mendeko jauregia
  3. Ermita neoklasikoa

Hiru elementu horiek uztartzeko hormigoizko upeldegi luzexka proiektatzen da. Elementu ezberdinak batzean "upeldegi paisajistikoa" sortzen delarik Moneoren hitzetan.

Chivite eraikina ardoaren elaborazio prezesua jarraituz antolatzen eta hedatzen da, mahatsaren bilketa patioan hasten delarik. Hemendik aurrera, markesina ezberdinetan garraiatuz pentsatze, fermentazio, hontze eta boteilatze prozesu ezberdinetatik igaroko da.

Hormigoi armatuzko egiturari zur-laminatuzko egitura bidez ematen zaio akabera eraikinaren goi zatian. Zurezko egiturak bi isurialdiko teilatua eratzen du, kanpoaldetik kobrezko xablaz estaltzen delarik.

Kanpoko hormigoiaren akabera, aburjardatze teknika bidez lortzen da. Modu honetan, eraikin erraz, funtzional eta praktikoa antolatzen da, beti bere ingurunearekin armonia zuzenean.

Orain dela gutxi, 400 hektareako Legardeta Jaurreria eskuratu du Chivitek (Arinzano eremuaren alboan dagoen jarraipena da). Modu honetan, Chiviteren lan eremuak, bi guneak batuta, eta dimentsio ikaragarriak eskuratzen ditu. Testuinguru paregabea da Chivite familiaen proiektua errealitate egiteko.

Eraikinaren apaingarririk eza eta sinpletasuna azpimarratu behar dira, Moneok ez baitu gaur egun modan dauden tendentzia berritzaile eta espresionistarik erabili. Alderantziz, bere lanaren lasaitasunean arkitektura nordiokoaren eragina antzeman daiteke.

Sortzen den espazioak, izaera propioa du. Lekuan bertan dauden eraikin historikoen, eremuaren eta inguruko mahastien arteko loturak indartzen dituelarik, eta bide batez, kalitatezko ardogintzaren ibilbidea bermatzen.