Saint-Espriteko ohorezko zaintza zuzentzen zuen Baionako medikua. Berak, txandaren hurrenkerak hala agintzen zuelako, Marrac-en egiten zuen zerbitzua, Paueko eta Baionako ohorezko zaintzaileekin batera. Gau batean Bonapartek bere zerbitzuak eskatu zituen, ohiko zirujaua falta zuelako. Doktoreak edabe bat prestatu zuen eta Napoleonen ondoez igarokorra desagertu egin zen. Hala, hurrengo egunean ohiko zereginetara itzuli ahal izan zen. Handik gutxira, Duroc mariskal handiaren eskutik urrezko tabako-ontzi bat jaso zuen Chevillon doktoreak, zizelkatua eta Maiestatearen erretratuarekin dekoratua, inguralde guztian zehar diamantezko apaingarriz hornitzen zena. Altxor hori denbora luzean gorde zuen familiak erlikia modura. Eskasia aro batean murgilduta, harribitxiak saldu egin zituzten 1.200 frankotan. Hala ere, gaur egun, oraindik kaxa Chevillon doktorearen ondorengo batek gordetzen du.
Erreferentzia: Edouard Duceré. Dictionnaire historique de Bayonne, 2 liburuki, Baiona, 1911-1915.
