Sendagileak

Chevillion, Henry

1844ko azaroaren 20an Baionan (Lapurdi) jaiotako medikua. Parisen amaitu zituen ikasketak eta Etude sur la dégénérescence, dite Amyloïde tesiari esker graduatu zen. Administrazioko medikua izan zen eta Baionako ospitale zibilean aritu zen lanean (1883). 1899an Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuten.

Ikus. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (datarik gabe > 1906).