Instrumentugilea

1. Chamizo, Mikel

1980an Tolosan jaiotako musikagile eta musika kritikaria.

Bere jaioterriko musika eskolan hasi zen musikan Dionisio Crespilloren eskutik, ondoren Donostiako Erdi Mailako Kontserbatorioan sartu eta Oboean titulatu zen. 2001ean Musikenen sartzeko probak gainditu zituen eta bertan Konposizioa ikasi zuen Gabriel Erkoreka, Ramon Lazkano, Christoph Havel eta Stefano Scarani irakasleekin. Musika kritikaren alorrean, Mundoclasico aldizkari digitalarekin kolaboratzen du 1998tik, eta bertako zuzendaritza batzordeko kide da gaur egun. Prentsa idatzian ere kolaboratzen du. Artikuluak eta oharrak idatzi ditu Espainia osoko hainbat erakunde eta orkestrarentzat, Musika Hamabostaldirako aurkezpenak egin ditu eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako hainbat jardueratan parte hartu du, hala nola, 2001. urteko "Verdi Maratoia", non Aïda eta Un ballo in maschera operei buruzko hitzaldi bat aurkeztu zuen. 2001-2002 ikasturtean, Musikaren Historiako irakasle ere izan zen EHUko Esperientzia Geletan.</

  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/CHA-05. Mikel Chamizoren curriculum vitae-a, Musikenek Eresbili bidalia Musikasteko programa burutzeko (2006).

MARK BARNÉS LARROUQUERE (2007)