Konposatzaileak

Erkoreka Graña, Gabriel

Bilbon 1969an jaiotako konpositore eta piano-jotzaile bizkaitarra.



Konposizioa ikasi zuen Juan Cordero eta Carmelo Bernolarekin Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan eta Gasteizko Jesús Guridi Musika Goi Eskolan, Aretoko Musikan, Pianoan eta Konposizioan Sariak eta Ohorezko Aipamenak erdietsi zituelarik. 1995ean Londresko Royal Academy of Music-en sartu zen eta bertan konposizioan graduondoko ikasketak burutu zituen Michael Finnissyrekin RAM mailako Diploma erdietsiz eta University of London-eko aipamen bereziko Masterra ere eskuratu zuen. 1998-1999 epean Mosco Carner Fellow of Composition izendatu zuten. Horrez gain, hainbat maisuek eskainitako klaseetan parte hartu du, besteak beste, G. Ligeti, F. Donatoni, B. Ferneyhough, H. Birtwistle, S. Sciarrino eta Luis de Pablo.

Pianoa jotzeko ikasketak Albert Nieto eta Christopher Elton maisuekin burutu zituen. Joaquin Achucarro, Salomon Mikowsky eta Malcolm Fragerek eskainitako interpretazio ikastaroetan parte hartu du.

Gabriel Erkorekak sari ugari jaso ditu hainbat lehiaketatan bere konposizioak direla eta. Hona hemen azpimarragarrienak: Egileen Elkarte Nagusiaren Lehen Saria (SGAE) 1996an; Eusko Jaurlaritzaren Saria (1999); Josiah Parker Prize Saria eta beste sari batzuk Royal Academy of Music delakoan (1995-97). 2001ean Erromako Saria, Musika eta Arte Eszenikoen Institutu Nazionalaren Saria Konposizioan (INAEM) eta Pariseko Espainiako Eskolaren Saria. Espainiako Irrati Nazionalak Erkoreka aukeratu zuen UNESCOren Konpositoreen Nazioarteko Jardunaldian eta 1998ko Gaudeamus Music Week-en parte hartzeko. Canción y Danza bere lanak Edward Hecht Prize (RAM) saria erdietsi zuen eta arpa, gitarra eta marinbarako Los Tres Arcángeles (1996) piezak Battison Haynes Prize (RAM) saria jasotzeaz gain 1998an South Providence Neighborhood Ministries Organization (SPNM) erakundeak berau aukeratu zuen.

Bere lanak hainbat jaialdi eta emanaldietan interpretatu dituzte, besteak beste, Bilboko XX. Mendeko Musika Jaialdia; Errenteriako Musikaste; Alacanteko Nazioarteko Jaialdia; Sofia Erregina Arte Zentroa , Juan March Fundazioa eta Madrileko Musika Auditorium Nazionala; Londresko Royal Academy of Music-en Donatoni Festival-a, Spitalfields Festival 2000, Institute of Contemporary Arts (ICA), Wigmore Hall eta South Bank Centre; Manchetereko Intenational Society for Contemporary Music (ISCM) World Music Days 1998; Tokioko Toru Takemitsu Award Festival 1999, Chicagoko Crown may eta Vienako Musikverein, baita Europako beste herri batzuetan ere, Paris, Erroma, Amsterdam eta Berlin.

Bere lanak interpretatu dituztenen artean, hona hemen esanguratsuenak: Amsterdameko Nieuw Ensemble, Tokioko Ensemble Nomad, Birmingham Contemporary Music Group, Proyecto Guerrero, Perspectives Ensemble, Grupo LIM, Kantak, RAM Symphony Orchestra, Bilboko eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Espainiako Orkestra Nazional Gaztea (J.O.N.D.E.) eta Espainiako Irrati-Telebistako Orkestra Sinfonikoa (RTVE); zuzendari aipagarrienak: Emilio Pomarico, Jan-Latham Koenig, Jurjen Hempel, Juanjo Mena, Andre de Ridder; y solistas como Jean-François Heisser, Einar Henning-Smebye, Ananda Sukarlan, Iñaki Alberdi eta Harrie Starrevelt.

Zenbait erakunderen eskariak jaso ditu, esaterako, I.N.A.E.M., SGAE, Amsterdameko Nieuw Ensemble, Hannovereko Biennale für Neue Musik, Royal Academy of Music Symphony Orchestra, Madrileko Autonomia Erkidegoko Orkestra Sinfonikoa, Kultura Ministerioa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Donostiako Musika Hamabostaldia eta Quodlibet. 2001-2002 denboraldian JONDE-ren konpositore egoiliarra izan zen.

Piano jolea izanik, kontzertuak eskaini ditu bakarlari bezala eta aretoko musika jole gisa hainbat aretotan: Bilboko Elkarte Filarmonikoan, Madrileko Sofia Erregina Arte Zentroan, Gasteizko Guridi antzokian eta Londresko Duke's Hall eta Cervantes Institutuan. 1998ko apirilean, orkestra batekin debuta egin zuen, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin Ravelen Concierto en Sol interpretatuz. Bernaola Hirukotearen fundatzaileetako bat izan zen, Iñigo Alonso klarinete-jotzailea eta Natalie Rozario biolontxelo-jotzailearekin batera.

2001ean Associate of the Royal Academy of Music (ARAM) delakoaren ohorezko kide izendatu zuten, bertan orkestazio klaseak eman zituelarik. Era berean, hainbat hitzaldi eskaini ditu, esaterako, Bilboko XX. Mendeko Musika Jaialdian eta Musika Garaikidearen Hedapenerako Zentroak (CDMC) antolatutako Konpositore Gazteen Topaketetan, Londres, Chicago eta Manchestereko Cervantes Institutuetan, Mollinako (Malaga) Konpositore Gazteentzako "Konposizio Eremua" 2000n. Gaur egun Euskal Herriko Musika Goi Zentroan (Musikene) konposizio irakasle da.

Bere musika irrati zein telebistan grabatu eta eskaini dute, bestek beste, RTVE, RNE, BBC eta Koloniako WDR kateek, eta Australia, Argentina, Italia eta Herbereheetako bestelako kateak. Bere lan batzuk CDtan ere bildu izan dira zenbait erakunderen eskutik, BBK Fundazioa, LIM Records, FNAC eta Autor Fundazioa. 1999az geroztik Oxford University Press-ek bere partiturak argitara ematen ditu.

  1. Cancion y Danza (1995)
  2. Famara (1997, berr. 2000)
  3. Akorda (1998-99) akordeoia eta orkestrarako
  4. Afrika (2002) marinba bakarlaria eta orkestrarako
  5. Cartones para Tapices (2002)
  1. Trio (1993) flauta, oboe eta klarineterako
  2. Krater (1994) flauta, klarinete, biolina, biolontxelo, marinba eta pianorako
  3. Dipolo (1995) biolontxelo eta pianorako
  4. Los Tres Arcangeles (1996) arpa, gitarra eta marinbarako
  5. Kantak (1996) flautin bakarlaria, flauta, oboea (+ adar ingelesa), klarinetea (+ klarinete baxua), perkusioa, pianoa (zelesta), biolina, biolontxeloa eta kontrabaxua
  6. Romance-Pavana (1996) flauta, biola eta gitarrarako
  7. Saturno (1997) klarinetea (+ klarinete baxua) eta biolontxelorako
  8. Biribilketa (1999) klarinete, biolontxelo eta pianorako
  9. Jukal (1999-2000) gitarra bakarlaria, oboea (+ adar ingelesa), klarinetea (+ klarinete baxua), fagota, perkusioa, arpa, klabea, biola, biolontxeloa eta kontrabaxurako
  10. Duduk II (2000) saxofoi laukoterako
  11. Duduk III (2000) 2 oboe eta adar ingeleserako
  12. Izaro (2001) flautina (+ piccolo), klarinetea, biolina, biolontxeloa, pianoa
  13. Soinua (2001) akordeoia eta pianorako
  14. Tenebrae (2002) 2 oboerako (II + adar ingelesa), 2 fagot (II + kontrafagot), 2 perkusioi, arpa, 3 biolin, 3 biolontxelo eta kontrabaxua
  15. Duduk IV (2002) hariko laukoterako
  16. Rabel (2003) flauta, klarinete, biolina eta biolontxelorako
  1. Serpiente (1993) pianorako
  2. Nubes I (1994) pianorako
  3. Nubes II (1995) pianorako
  4. Cuatro Diferencias (1996) organorako
  5. Ilargi (1997) biolarako
  6. Cuatro Diferencias (1998) akordeoirako
  7. Duduk I (2000) saxofoi sopranorako
  8. Jaia (2000) pianorako
  9. Fantasia (2000) gitarrarako
  10. Dos Zortzikos (2000) pianorako.
  1. Mistik I (1993)
  2. Rio Asubio (1994)
  3. Eresi (1997) piccolo eta zinta magnetikorako
  1. Azules (1992) mezzo-soprano eta pianorako. Testua: J. R. Jimenez
  2. Bizitza (1998) mezzo-sopranoa, flauta (+ piccolo), klarinetea, fagota, perkusioa, biolina, biolontxeloa eta kontrabaxurako. Testua: Bernardo Atxaga