Irakasleak

Cayuela Asimans, Natalio

Naturalista eta irakaslea. Iruñan jaio zen 1828ko abenduaren 1ean eta hiri berean hil zen 1885eko otsailaren 8an.

Natur Zientziatan lizentziatura erdietsi zuen, baita doktoretza ere, Unibertsitatea Zentraleko Filosofia Fakultatean. Doktore titulua eskuratu zuen ekitaldian Importancia del Estudio de las Ciencias Naturales hitzaldia eskaini zuen.

1853ko martxoaren 18an Natur Zientziatako Museoko laguntzailea izendatu zuten, baina kargu hori utzi egin zuen 1859tik 1885era bitartean Iruñako Bigarren Hezkuntzako Institutuan katedra betetzeko. Horrez gain, 1868tik 1875era bitartean institutu horretako zuzendaria izan zen.

Zuzendaria izan zen bitartean ikasturtea hasieran eskainitako hitzaldietan bere ideiak azaldu zituen hezkuntza sistema eta zientzien irakaspenaren inguruan alegia.

Honako idazlan hauek argitara eman zituen: Un paseo por la galería zoológica del señor Bernabé, Memoria que sobre la exposición de objetos del Pacífico presentó a la Excma. Diputación Provincial de Navarra don Natalio Cayuela (Iruña, 1867); eta Concurso provincial de ganados y animales de corral celebrado en Pamplona durante los días 12 y 13 de Julio de 1878 (Iruña, 1879). Joaquin Ezquietak Boletín de la comisión de Monumentos de Navarra aldizkarian beste hau ere aipatzen du Plantas recogidas en las inmediaciones de Pamplona, 1880an argitara eman zutelarik.