Aranda de Dueron (Burgos) jaio zen 1821eko martxoaren 10ean. Santa Cruz Tenerifekoan hil zen 1878ko urtarrilaren 26an.
Karlisten aurka egin zituen bi gerra zibilak, eta Ario ibaian, Getarian eta Zarautzen aurkitu zen. 1870ean, Orokietako guduan izandako jokaeragatik, Brigadako kapitain izatera igo zen (1872). Kuban eta Santo Domingon aritu zen, armadan teniente jeneral eta Kanariar Uharteetako kapitain jeneral graduak lortuz.
