Saiakera-idazle

Castro Madinabeitia, Carmen (1977ko bertsioa)

Xabier Zubiri filosofoaren emaztea izan zen, 1912an Donostian jaioa. Filosofia eta Letretan doktoratu zen Madrilgo Unibertsitatean. Paris, Berlin, Erroma eta Princetongo Unibertsitateetan ikasketak zabaldu zituen. Kazetari gisa, Bartzelonako «La Vanguardia» eta Madrilgo «Ya» aldizkarietan kolaboratu zuen, baita Madrilgo «Arquitectura» aldizkarian ere. Alfontso X.a Jakitunaren, Emilia Pardo Bazanen, Descartesen eta Suediako Kristinaren Gutunen literatura-antologiak argitaratzeaz gain, Marcel Prousten (Berrik. Occid. 1952), Cervantesen (1953) eta Italiaren (Benjamín Palencia, 1959) emakumezko pertsonaiak.

Bernardo ANAUT.