Militarrak

Castillo Gil de la Torre, Ignacio María del

Plazako komandante militarra Bilboko setioan, 1873koa. Veracuzen (Mexiko) jaio zen, 1817an. 1893an hil zen.

Ingeniarien 1. Errejimenduko brigadierra izanik, eta gerra karlista piztu ondoren, Gipuzkoara bidali zuten komandante jeneral, eta merituak egin zituen landa-mariskal izendatua izateko. Bilbon, karlisten setioaren aurka hiribildua defendatzen ari zela, 1873ko abenduaren 27tik 1874ko maiatzaren 2ra arte, ingeniaritzari buruz zituen ezagutzak goraipatu zituen. Saritzat teniente jeneral izendatu zuten, eta geroago, Sagasta kabinetean, Gerrako Ministro izendatu zuten, armada eta administrazio militarra berrantolatzen buru-belarri arituz. Geroago, Alabardarien Kidegoko Komandante Nagusi izendatu zuten. Bilbo karlisten aurka defendatzeagatik Bilboko Konde titulua eman zioten (1887ko 4-4). Bilboko kaleetako batek bere izena darama.