Dramaturgoak

Carrasquedo, Jacinto

Antzerkigilea. Villabonan jaio zen 1895eko otsailaren 10ean. 1988an hil zen, Donostian.

Euskal Esnalea-ko kolaboratzailea. Egilea: Txokolo txerri (antzerkia) Antzertin argitaratua, 1933an; Etxe aldaketa, baita Antzertin ere, 25. zenbakian; Garo-usaia, 1936an Euskal Antzerkiaren III. Egunean saritua eta Antzertin ere 1935ean argitaratua, eta Laratzean sua, "Toribio Alzaga" antzerki saria, 1965ean.

  • Armiarma. Literaturaren Zubitegia. "Jazinto Karraskedo" [Kontsulta-data: 2011ko urriaren 14a].